ZER DA?

Elkartea 1980ko hamarkadaren erdialdean sortu zen, artzai gaztaren kalitatea hobetu eta Artzai Gazta nortasunaren alde egiteko.
Egun, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiako 116 artzai eta gaztagilek osatzen dute elkartea.

ARTZAI GAZTA Idiazabalgo Jatorri Deituraren eragin eremuko artzai gaztagileak biltzen dituen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Idiazabal gaztaren %53a ekoizten du elkarteak. Honen ezagutza zientifiko eta teknologikoari eta 30 urteko esperientziari esker, europar ekoizleekin erlazio eta kontaktuak ditu elkarteak. Halaber, kontsumitzaileekin erlazio zuzena mantentzen du, topaketa eta lehiaketa ezberdinei buruz jakinarazten dietelarik.

Ikuspuntu lokaletik, Artzai Gaztak babesa eta erreferentzia estrategikoak bilatzen ditu munduan zehar.

GLObal + loCAL = GLOCAL

Artzai gazta lan egiteko metodologia ezberdina du besteekiko:

ZER EGITEN DU?

Elkartearen helburua kideei laguntza eskaintzea da, kolektiboak dituen behar eta gabeziei erantzunez. Horretarako, hurrengo zerbitzuak eskaintzen dizkie artzaiei:

SINERGIAK

Elkarteak guztiz beharrezkoa ikusten du sinergia eta lan sareak eraikitzea. Beraz salerosle, preskriptore, elkarte, instituzio publiko eta ekoizleekin lan egiten du.