ZER DA?

Euskadi-Basque Country International Cheese Festival 2016ko azaroaren 16, 17 eta 18an Donostian ospatuko den gaztaren inguruko jaialdia da, aurten hirian ospatuko den ekitaldi gastronomikorik garrantzitsuena. Artzai Gazta elkartea buru duelarik, Idiazabal Jatorri Izendapena, Eusko Jaurlaritza eta Espainiar Gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Basque Culinary Centre unibertsitatea eta Donostiako Udalak emandako laguntza berebizikoa izan da  maila honetako jaialdi bat antolatu ahal izateko.

Gazta ekoizle artisauak  dira ekitaldi honen protagonista, lehen aldiz euren lanean garatzen jarraitzeko, ikasteko eta negozioak egiteko proiektu propio bat izango dutelarik, guztia Artzai Gazta elkarteari esker. 110 gaztagile artisau biltzen dituen elkartea urteak aritu da ekitaldi hau Donostian ospatu zedin lanean.

Jaialdi honen baitan World Cheese Awards lehiaketa gauzatuko da, munduan antolatzen den nazioarteko gazten arteko lehiaketa entzutetsu eta garrantzitsuena. Lehiaketa honek 2016an ekoitzi den munduko gaztarik honena aukeratuko du, nazioarteko 300 epailek dastatutako 3000 gazten artean.

Gazta ekoizle, banatzaile eta erosle ezberdinen artean negozioak egiteko lekua ere izango da jaialdia. Bertan espainiako puntu ezberdinetako jatorri deituradun ekoizleak, nazioartean ezagunak diren sukaldariak, gaztagile artisauak, gastronomia unibertsitateak, artzainek eta gastronomía eta gaztagintzako enpresak parte hartuko dute.
Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdi irekia da, herritarrak ororen parte hartzerako pentsatua. Bisita gidatuak, gazta azoka, dastaketak, tailerrak… gaztaren mundua eta kultura ezagutzeko aukera paregabea.

“Jaialdiaren helburua, artisau gaztaren ekoizpenari loturiko bokazio produktiboak sustatzea eta indartzea da, gure kultura, gastronomia eta turismo bultzatuz”


0
Personen parte hartzea

0
gaztagile artisau posta
0.
W.C.A. EDIZIOA

0go
Champion of Champions edizioa

0go
Artzantzaren Nazioarteko Foroa
0
NAZIOARTEKO DASTATzAiLE

0
Bost kontinenteetako gazta

0
Gazta BEREZIREN AURKEZPENA
+0
FAST DATING

+0
Jatorri Izendapen

0
Gazta Afinatzaile Stand
0
Gazta gozatzeko gune

0
Gazta Dastaketa

0
Michelin Izardunen Showcooking

0
Konferentzia tekniko

NON?

Jaialdia Donostian ospatuko da, Kursaal Jauregia egoitzatzat duelarik, landa giroa hiriaren bihotzera ekarriz. Leku adierazgarria, bista ikusgarriarekin, gaztak dastatzerakoan hauen zaporearen gorentasuna nabarmentzen lagunduko duena.

Gipuzkoako hiriburua munduan metro karratuko Michelin izarrik gehien dituen hiria da, sari honekin goraipatutako 16 jatetxeren egoitza delarik. Saveur magazine’s Culinary Travel saria ere jaso du Donostiak. Bertako sukaldariek, “Nueva Cocina Vasca”-ren sortzaileak, nazioarteko prestigio eta ospea lortu dute, sukaldaritzako tendentzia globaletan eragina izatera heldu direlarik. Goi-sukaldaritzako jatetxeez gain, Donostiak Gastronomia eta Elikadura berrikuntza eta ikerketa zentroa eta gastronomia zientzien unibertsitatea du, Basque Culinary Center izenekoa, gastronomiaren abangoardia lantzen duena.

Aurten ospakizunen urtea da hiriarentzako, 2016ko Europar Kultur hiriburua dugu Donostia.  Hiriko kaleak publiko mota ugarirentzako ekintzez bete dira, honek gipuzkoar hiriburua 2016.urtean zehar bisitatzea erakargarriagoa egiten duelarik.

INTERESEKO INFORMAZIOA

Jarraian jaialdian zehar hiriaz eta inguruaz gozatzeko beharrezko duzun informazio guztia topatuko duzu.

ZER IKUSI
non jan
PROFESIONALAK
  • Ekoizle elkarteak
  • Nazioarteko enpresa inportatzaileak
  • Gertuko produktu eta elikagai ekologikoen dendak
  • Preskriptore eta goi-mailako sukaldariak
  • Prentsa espezializatua, blogari gastronomikoak
  • Ostalaritza eta sukaldaritza
  • Entitate egiaztatzaileak
  • Esneki eta gazta sektorearekin erlazionatutako enpresak
 PUBLIKO OROKORRA
  • Adin orotariko kontsumitzaileak
  • Familiak
  • Ostalaritza eta sukaldaritza eskolak
  • Jasangarritasuna defendatzen duten elikagaietan interesatuak.
  • Foodiak
  • Gazta maitaleak
  • Bertako produktuen jarraitzaileak

 

Gustatuko al litzaizuke…

… jaialdira joatea?
… 5 kontinenteetako gaztak dastatzea?
… Gazta Market gunean izango diren gaztagile artisauen historia eta produktuak ezagutzea?
… babestutako arraza ezberdinen esne gordinarekin egindako europar gazta ezberdinak familiarekin dastatu edota erostea?
… aurkezpen edota hitzaldi teknikoetara joatea?
… mundu mailan gaztaren kultura landu eta sustatzen duten adituekin hitz egitea?
… goi-mailako sukaldariek egindako gazta plateren dastaketa eta aurkezpenetara joatea?