LOGO_REIXAGO_3000px

40 segundo Formatges Reixagó-ko Paula Fonollarekin

Formatges Reixagó-ko Paula Fonollak landa mundua eta ekoizle artisau txikiei buruz hitz egiten digu. “Landa mundua balioan jarzteko jendea bertatik bizi ahal izatea behar da” adierazten du ekoizleak sektorea eta ogibideko kideak areagotzeko desioz. Bizimodu honen adierazle izango da Euskadi-Basque Country International Cheese Festivalaren parte den Gazta Market gunea non beste hainbat ekoizle artisauekin batera parte hartuko duten. Topaketa honen bidez ekoizle txikiek tradizio kulturala mantentzen eta ingurunearen garapen iraunkorra sustatzeko egiten duten eguneroko lana goraipatu ahal izango da.

Landa eta basoz inguraturik, Formatges Reixagó Olost de Lluçanès udalerrian kokatzen da. Euren ustiategiko behien esne gordinarekin egiten dituzte gaztak. Hauen elikadura osasuntsua eta naturala da, kalitatezko produktua eta zapore bereizgarria bermatuz. Instalakuntza modernoak izanik, kalitate-ziurtagiri guztiak betetzen dituzte.