Santa Mañe + Baztarrika

Artzai Gazta eta Idiazabal 105 gazta munduko gazta onenen artean

Santa Mañe + Baztarrika

Artzai Gazta Elkartearen eskutik Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdia bere azken egunean barneratu da. Atzo aurreratu bezala, jaialdi arrakastatsua izaten ari da euskal gaztentzat eta estimazio guztiak errealitate bilakatu dira; Artzai Gazta eta Idiazabal Jatorri Izendapena duten 105 gaztek jaso baitute Super Gold, urrezko, zilarrezko edota brontzezko domina. Baztarrikak (Gipuzkoa) eta Santa Mañek (Bizkaia) Super Gold kategorizazioa jaso dute.

Artzai Gazta Elkartearen eskutik Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdia bere azken egunean murgildu da. Zifra ofizialak oraindik jakiteko badaude ere, jende askok jarraitzen du hurbiltzen gaztaren gazteluan bilakatu den Kursaal Jauregira. Horrela, gazta ekoizleen, nazioarteko dastatzaileen, sukaldaritza berri eta tradizionaleko sukaldarien, artzaien, gazta zaleen eta komunikabideen topagune ezinhobean bilakatu da.

Zalantzarik ez da jaialdia arrakastatsua izaten ari dela euskal gaztentzat. Horren isla izan dira World Cheese Awards sarien 29. edizioa. Orotara, Artzai Gazta eta Idiazabal Jatorri Izendapena duten 230 gazta aurkeztu dira lehiaketara. Estimazioak errealitate bilakatuta 105 gaztak jaso dute sariren bat, Zehatzago esanda, 2 Super Gold, 17 urrezko, 36 zilarrezko eta 50 brontzezko domina.  Azpimarragarria da Baztarrika (Gipuzkoa) eta Santamañe Elkarteak (Bizkaia) eskuratutako Super Gold kategorizazioa.

Zerrenda eskuragarri jartzen dugu:

  • Kolore zuria: Artzai Gazta-Idiazabal Jatorri Izendapena
  • Kolore gorria: Idiazabal Jatorri Izendapena
  • Kolore horia: Artzai Gazta
  • S: Super Gold/ O: Urrea/ P: Zilarra/ B: Brontzea