IMG_6311 baja

Carlos Yescas “Kolektiboan lan egiteak abantaila handiak ekartzen ditu”

IMG_6311 baja

Artzai Gazta Artzaintzaren Nazioarteko Lehen Topaketak Carlos Yescasen, nazioarteko epaile, gazta dastatzaile eta Lactography gaztandegi mexikarraren, presentzia izan du. Ordu erdi inguruan, forora hurbildu diren guztiek gaztaren sektoreko eredu ekonomikoak ezagutzeko parada izan dute.

Yescasek balioan jarri du Asiak, Latinoamerikak edota Estatu Batuek egiten duten lana. Izan ere, bertan, urtez urte gaztaren kontsumoa handituz joan da, urtean 15 kilo pertsonako kontsumora iritsi direlarik. Euskal Herrian, kontsumoa ez da 9 kilotik igarotzen.

Nazioarteko epailearen hitzetan, datu horiek sektoreak duen garrantziaren isla dira; “batez ere kolektiboan lan egiten denean eta guztien onura bilatzen denean, Artzai Gaztak egiten duen bezala”.

Carlos Yescasek argi dauka: “hobetzeko asko dago; baina ziurtasun osoz esan dezaket esne gordinez egindako gazta ekoiztetik eta saltzetik bizi daiketeela”.

Hitzaldia jarraibide batzuk eskainiz amaitu du:

  • Jakintza sustatu behar da; gure lanean ustiatu beharreko base zientifiko bat dago eta.
  • Kontsumitzailea hezi behar dugu eta heziketa balio erantsia da. Eroslea ez da gutxietsi behar, kontsumitzaile modernoak jakitun baita zer erosten ari den.
  • Ekoizleen artean balore ezberdinak sustatu behar dira: jakintza edota zintzotasuna besteak beste.
  • Kolektibitatea funtsa da. Lurralde jakin batekoak izateak esan nahi du ondokoen lana sustatzen lagundu behar dugula, izan ere, horrela jokatzean guztientzako onurak sortzen dira.
  • Produktua saltzea funtsezkoa da eta beharrezkoa da horretan inbertitzea.
  • Komunikazio kanalak hobetu behar dira.
  • Eta nola ez, produktu on bat ekoitzi behar da.