nuevo logo grand gour-met

Grand Gourmetek Kursaala jantzi du #intcheesefest-erako

Euskadi Basque Country International Cheese Festivalaren irudi nagusia eta Kursaala atontzeko, ohialak erabili dira soporte grafiko bezela, jaialdiaren esentzia isladatzen dutelarik. Infografia, logoak, informazioa eta jaialdiaren esentzia azalpenetarako, besteak beste, Grand Gourmet-en taldea funtzeskoa izan da gure irudia soporte horietan aplikatzeko. Beraien lanari esker, jaialdiaren irudi nagusiak, loreen diseinuak alegia areto guztietan izan du presentzia.

Loreen diseinuaren jatorria,  Amaia Estanga diseinatzaile textilaren eskutik dator. Bere sormena batzen duen bildumatik abiatuta sortu zen irudia. Jaialdiaren filosofiaren eta ausnarketa prozesuaren ondorioen ildoa jarraituz bere unibertsoan murgildu eta “loreen diseinua” jaialdiaren irudia bilakatu zen.

Irudiak informazio ukiezina islatu nahi du, sentsazioak, sentimenduak, uneak… Loreek, produktuari esentzia eta aroma ematen dieten lehengaiak irudikatzen dituzte. Abereen larreek, azken produktuaren zapore ezberdinak ezartzen dituzte eta produkzio prozesuan ingurumenak rol garrantzitsua du, horregatik da irudia honen isla. Artzainak, burujabe dira naturak euren ogibidean duen garrantziaz eta horrexegatik zaintzen eta errespetatzen dute ingurumena. Txikitako oroimenak dakartza irudiak, landa eta tradizio edo ohiturak baina modernitate, berrikuntza eta bikaintasunarenak ere, esne gordineko artisau gaztak partekatzen dituen atributuak.

artzai_gazta_etiketa

stand

IMG_8518

IMG_8640