IMG_8859 2 BAJA

Kraftkar munduko gazta onena izendatu dute

IMG_8859 2 BAJA

Kraftar (Norvegia) da World Cheese Awardseko 29. edizioko garailea. Artzai Gazta saria Baztarrika eta Santa Mañe Elkartea gaztandegiek eskuratu dute, Idiazabal Jatorri Izendapena duten Artzai Gaztek. Lehen aldiz, lehiaketan 3.061 gaztek parte hartu dute, inoiz izan den gazta kopuru handiena. Kursaal Jauregiak gazta jaialdia besoak zabalduta hartu du gaur goizean. 

Artzai Gazta Elkartearen eskutik Euskadi-Basque Country International Cheese Festival  jaialdia hasi da. Gaur goizean eman diote irekiera ofiziala, jaialdiko gazta ofizialaren, loredunaren, dastatzearekin. Hiru egunez, Kursaal Jauregia gaztaren gazteluan bilakatuko da; gazta ekoizleen, nazioarteko dastatzaileen, sukaldaritza berri eta tradizionaleko sukaldarien, herritarren, gazta zaleen eta komunikabideen topagune bilakatuta.

Wolrd Cheese Awards 

Irekira ofizialaren, lekukoa World Cheese Awards sariek hartu dute, munduko gazta txapelketa garrantzitsuenak. 29. edizioan barneratuta, mundu osoko 3.061 gazta, inoiz lehiaketan izan den gazta kopuru handienak, Gipuzkoako hiriburura bidaitu dute, 266 ahosabai eta usaimen onenek epaitu ditzaten. 5 kontinenteetatik datozen gaztek 31 herrialde ordezkatu dituzte. Epaimahaia, gazta ekoizleak, teknikoak, erosleak, saltzaileak edota elikagai idazleek osatu dute. Victoria Urresti da gazta onenaren aukeraketan parte hartuko duen euskal epaile goren bakarra.

Aukeraketa prozesuaren lehen urratsa lau pertsonaz osatutako taldeetan bildutako epaileek eman dute. Horiek, Brontzezko, Zilarrezko eta Urrezko sariak merezi dituzten gaztak identifikatu dituzte. Ondoren, talde bakoitzak bere gazta aukeratu du, Super Gold-a, eta, ondoren, epaile gorenek, nazioarteko aitorpena duten 15 adituz osatutako taldeak, aukeratu diren 66 gaztak kalifikatu ditu bigarren aldiz.  66 gaztetatik epaile goren bakoitzak gazta bat aukeratu du, azken kalifikazio fasean defendatzeko.

Epaimahai gorenak 16 gazta finalisten artean azken eztabaida hasi du, kontsumitzaile eta sektoreko ordezkarien aurrean. Bertan, World Champion Cheese-a aukeratu da, Kraftkar (Norvegia); 75 puntutik 71 eskuratuta. Bigarren postuan Cala Blanc (Menorka) eta Cremositos del Zujar (Extremadura), 67 punturekin berdinduta. Hirugarren postuan, Oveja Grazalameña (Andaluzia) eta Gorgonzola Dolce (Italia) izan ditugu hurrenez hurren, biak 64 punturekin. Irabazleak, txapela eta World Cheese Awardseko oroigarria jasota itzuli dira.

IMG_8821 2 BAJA
Bestetik, Artzai Gazta saria Baztarrika (Gipuzkoa) eta Santa Mañe Elkartea (Bizkaia) gaztandegiek eskuratu dute, Idiazabal Jatorri Izendapena duten Artzai Gaztek. Sariak Artzai Gazta onenei egiten die aitorpena. Orotara, Artzai Gazta eta Idiazabal Jatorri Izendapena duten 230 gazta aurkeztu dira lehiaketara. 70 gazta inguruk jaso dute saria.   Sari banaketan Iñigo Urkullu, Eusko Jaularitzako lehendakaria; Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua; Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia; Eneko Goia, Donostiako alkatea; John Farrand, World Cheese Awardseko eta The Guild of Fine Foodeko zuzendari orokorra; egon dira, hurrenez hurren, irabazleari merezitako txapela eta aitorpena eginez.

Halaber, epaileek beren lana egin duten bitartean jaialdiak aurrera jarraitu du herritarrak gaztaren mundura gerturatuz, ekoizle artisau, sektoreko profesional eta gazta zale guztien bilgune bilakatuz. Nazioarteko ekoizleen 38 standetara bisitak eta dastaketa gidatuak, Jatorri Izendapenen standak eta hitzaldiek gaztaren kultura eta istorioak bertatik bertara jarraitzeko aukera ahalbidetu dute.

Gazta Marketa, nazioarteko ekoizleen 38 standek osatutako guneak, esne gordinarekin eginiko europar gazta artisauen erakusketa eta salmenta gunean bilakatu da. Talde txikietan, profesionalek gidatutako dastaketa zein bisitak egiteko aukera izan dute gazta zale eta herritar ugarik. Jatorri Izendapenen standek osatutako gunean, aldiz, Jatorri Izendapen ezberdinetako gaztak topatu ditu bisitariak. Konferentziek, abeltzaintza eta gaztagintza proiektuen aurkezpenak, gaztaren inguruko kontakizun bereziak, garapen teknologiko berriak, esnearen jatorri edo kalitatea ziurtatzeko modu berriak… landu dituzte.

Artzai Gazta Elkartetik eta Idiazabal Jatorri Izendapenetik beren gaztagileak zoriondu nahi dituzte lehiaketan izandako emaitzak direla eta. Konfirmazio ofizialen zain, lista ofizialak publiko egin arte itxaron beharko da dominak zein gaztagilek jaso dituzten jakiteko.