HEGAZKINEZ

Bere egoera geografikoari esker, Donostiak 5 aireportu ditu 100 kilometroko erradioan, horietako hiru internazionalak. Kontsultatu aireportu guztiak

  • Connector.

    Donostiako Aireportua (EAS) – 20 Km

    Donostiako Aireportuak nagusiki bi hiri nazionalekin egiten du lan, Madril eta Bartzelona. Aireportua-Donostia-Aireportua, autobus zerbitzu zuzena.

  • Connector.

    Miarritzeko Aireportua (BIQ) – 40 Km

    Donostiatik 40 kilometrotara , Miarritzeko aireportuak, nazioarteko hiriekin konektatutako hegaldiak eskaintzen ditu konpainia Frantsesak eta low-costak jarduten dutelarik. Aireportua-Donostia-Aireportua, autobus zerbitzu zuzena.

  • Connector.

    Iruñako Aireportua (PNA) – 90 Km

    Iruñako Aireportua Noaingo herrian dago kokaturik eta Madril eta Bartzelona hirietara eskaintzen ditu zerbitzuak.

  • Connector.

    Bilboko Aireportua (BIO) – 105 Km

    Loiun kokaturik, aireportu honek estatuko eta nazioarteko hiri garrantzitsuenekin lotura du. Donostiatik gertuen dagoen aireportu handiena eta Europarekin konexio gehien dituena da. Aireportua-Donostia-Aireportua, autobus zerbitzu zuzena.

  • Connector.

    Vitoria-Gasteiz Aireportua (VIT) – 120 Km

    Foronda izenaz ezagutua, aireportu honek estatuko hainbat hirirekin du lotura.

TRENEZ

  • Connector.

    RENFE

    Hiriaren erdialdean kokaturik “Estación del Norte” bezala ezagutzen den tren geltokia dago, Frantzia Pasealekuan hain zuzen ere. Renfek eskainitako zerbitzuei esker, geltoki hau Espainiako hiriburu guztiekin eta Paris eta Lisboa bezalako beste zenbait nazioarteko hirekin loturik dago. INFO +

  • Connector.

    EUSKOTREN

    Donostiak ere badu trenbide estuko sare bat, Euskotren. Zerbitzu honek Donostia Fantziarekin (Hendaia) , Bilborekin eta kostaldeko herri askorekin lotzen du. Geltoki nagusia Easo Enparantzan aurkitzen da. INFO +

  • Connector.

    SNCF

    SNCF frantziako trenbide konpainiak, Paris bezalako munduko hiriburuekin ditu loturak, Hendaiako geltokitik. Donostiatik 20km-ra dago tren geltoki frantsesa eta Euskotrenekin heldu daiteke. INFO +

AUTOZ

Donostiara autoz iristea oso erraza da. N1/AP1 (Madril-Irun) errepide nazionala, A-8 (Bilbo-Irun) eta A-63 (Paris-Irun) autobideak eta A-15 (Iruñea-Donostia) autobiak hiria Espainia osoarekin eta Frantziarekin lotzen dute.

  • Connector.

    PARKING

    Donostiak lurrazpiko aparkaleku sare zabal bat du. INFO +

  • Connector.

    TAO

    Erregulaturiko kale aparkamendu sistema bat ere badu Donostiak hiri guztian zehar. + INFO