ARTZAI GAZTA


Latxa arrazako ardi esne gordinarekin eginiko produktua. Artzainaren ustiategikoa. Osagaiak: gatzagia, hartzigarri laktikoak eta gatza. Gutxienez hirurogei eguneko heltzea.
Ezaugarriak:
– Arrunta edo ketua
-Pisua: 1,1etik 1,8 kilogramora.
– Hutsean ontziratua.
-4-8°C bitartean mantendu.
-18 hilabete baino lehen kontsumitu.


ZUMITZ



Latxa arrazako ardi esne gordinarekin eginiko gazta, 3 hilabeteko heltzearekin. Artzainek dastaketa espezifikora aurkezten dute kolorea, aroma eta zaporea epaitzeko. Parametroetan bitarteko maila lortuz gero, Zumitz gazta kontsideratuko da.


LATXA



Latxa arrazako ardi esne gordinarekin eginiko gazta, 3 hilabeteko heltzearekin. Artzainek dastaketa espezifikora aurkezten dute kolorea, aroma eta zaporea epaitzeko. Parametroetan puntuazio gorena izanez gero, Latxa gazta izango da.


GAZTA ZAHARRA


Heldutako Latxa ardi esne gordinaren gaztatik sortutako krema. Zapore biziko krema zuria, 250gramoko kristalezko ontzietan aurkeztua.


ARDIKIA


Errezeta tradizionala teknologia berrietara moldatzen da elaborazio prozesuan. Hutsean ontziratuta, 250/300 gramoko paketeetan eta jutezko zorroetan bildurik aurkezten dira.